viernes, 17 de abril de 2009

Remove bideoa

Urteak pasa ahala,teknologia berrien mundua handituz joan da. Gaur egun edonor ikus dezakegu, telefono mugikor batekin,mp3arekin, interneten nabigatzen… Ia pertsona guztiok teknologia berri horiek eskura dauzkagu, une oro erabiliaz.
Bideoan azaltzen den bezala, teknologia berri hauei eskaintzen diegun informazioaren ondorioz, edozein momentutan gure berri izan dezakete, gure nortasunarekin “jolastuz”.
Informazio horiek enpresen esku geratzen dira , hauek batak besteari informazio hori pasatuaz. Beraz , esan daiteke nola edo hala kontrolaturik gaudela, gure identitatearen berri dutelako eta beraiek nahi duten momentuan gurekin kontaktuan jarri daitezkeelako. Edo bestela, yahoo edo hotmail bezalako korreoetan, nori ez zaizkio ezagutzen ez dituen pertsonen, enpresen…mezuak iritzi? Ezagunak ez badira, nola lortu dute gure helbidea?nola dakite gure izena?
Niri behintzat egunero agertzen zaizkit honelako mezuak ,baina ez diet kasurik egiten (beno noiz edo noiz zozketaren bat dela eta,nire datuak eman ditudala aitortu behar dut).Honen ondorioz, beraien menpe gaudela esan dezaket, bideoan argi geratzen den bezala, baina ez dut uste teknologia berriei uko egin behar diegunik, nola edo ala kontrolatu egin behar ditugu, beraiek gu kontrolatu beharrean.