lunes, 11 de mayo de 2009

URTAROAK

Ondorengo Power Point-aren bidez, haur hezkuntzako umeekin urtaroak landu nahi izan ditugu.Urtaro bakoitzaren ezaugarriak sakondu ditugu eta horretaz gain, ariketak prestatu ditugu hauen arteko desberdintasunak nabarmentzeko.Haurrekin lantzeko oso lan polita eta dibertigarria dela irudutzen zaigu.

viernes, 17 de abril de 2009

Remove bideoa

Urteak pasa ahala,teknologia berrien mundua handituz joan da. Gaur egun edonor ikus dezakegu, telefono mugikor batekin,mp3arekin, interneten nabigatzen… Ia pertsona guztiok teknologia berri horiek eskura dauzkagu, une oro erabiliaz.
Bideoan azaltzen den bezala, teknologia berri hauei eskaintzen diegun informazioaren ondorioz, edozein momentutan gure berri izan dezakete, gure nortasunarekin “jolastuz”.
Informazio horiek enpresen esku geratzen dira , hauek batak besteari informazio hori pasatuaz. Beraz , esan daiteke nola edo hala kontrolaturik gaudela, gure identitatearen berri dutelako eta beraiek nahi duten momentuan gurekin kontaktuan jarri daitezkeelako. Edo bestela, yahoo edo hotmail bezalako korreoetan, nori ez zaizkio ezagutzen ez dituen pertsonen, enpresen…mezuak iritzi? Ezagunak ez badira, nola lortu dute gure helbidea?nola dakite gure izena?
Niri behintzat egunero agertzen zaizkit honelako mezuak ,baina ez diet kasurik egiten (beno noiz edo noiz zozketaren bat dela eta,nire datuak eman ditudala aitortu behar dut).Honen ondorioz, beraien menpe gaudela esan dezaket, bideoan argi geratzen den bezala, baina ez dut uste teknologia berriei uko egin behar diegunik, nola edo ala kontrolatu egin behar ditugu, beraiek gu kontrolatu beharrean.

lunes, 23 de marzo de 2009

Testu luzea


Onartuta dago
teknologia berriak ezinbesteko tresnak direla
informaziorako eta komunikaziorako, ondorioz,
eta Oinarrizko Curriculumean islatzen den bezala,
haurrek derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan
trebetasuna agertu behar dute
informazio eta komunikaziorako teknologietan.




Markesina

Saio teorikoa izan ondoren, praktikoarekin jarraitzen dugu. Markesina egin behar dugu, mugitzen den testuari deitzen zaiona eta testu laburra nabarmentzeko erabiltzen da

miércoles, 11 de marzo de 2009

blogen aplikazio didaktikoak


Ikastolen elkarteak Ikasys proiektua abiarazi du Gipuzkoako hiru ikastetxeetan:
1-Orioko herri ikastola
2- Donostiako Sto Tomas lizeoa
3- Oiartzungo Haurtzaro

920 gramoko ordenagailu eramangarria da ekimen honetako protagonista. Helburua, ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, ikasleek norberaren erritmora egokitutako ariketak egitea.
Momentuz euskara, gaztelania, inguru, ingelesa eta matematiketako klaseetan erabiltzen dituzte ordenagailu hauek, astean, ordu erdiz ikasgai bakoitzean.
Memorizazio eta trebatze ariketak egitea da Ikasysen helburu nagusia. Galdera zuzenak egiten zaizkie ikasleei, hiru lau erantzun izanik aukeran.

Ikasys proiektuari dagokiona hobeto uler dezazuen you tuben aurkitutako bideo hau ikus dezazuen gonbidatzen zaituztet.">

lunes, 9 de marzo de 2009

bideoa sartzen


Sarrera berria egiten ari gara bideoa eta estekak sartzen.

Orain you tuben sartuko gara bideoa bat sartzeko

lunes, 2 de marzo de 2009

Tim O'Reilly

Tim O'Reilly, 1954.urtean Corken (Irlandan)jaio zen . O´Reilly Media ko fundatzaile eta presidentea, Web 2.0 kontzeptuaren sortzaileetako bat da. Software libreko bultzatzaile indartsuenetako bat ere bada.